Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

HARREZKERO

 

 

Egun batean

arbolatik jaitsi nintzen

 

Barraketako

azukrezko kotoia

lau hozkadatan

irentsarazi zidan

erraietako gose aseezin batek,

arrosa, urdin, odol eta ubel

okatu nuen gero

 

Panpinei

begiak atera nizkien,

nireak

margotu egin nituen

 

Zuekiko jolasa

joko bihurtu nuen

 

Bezperaren bila nabil,

aspaldian