Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

ZALANTZA

 

 

Sukalde sargorian irentsi naute

denaren eta ez denaren

ordu txikiek

pantailaren argitan

 

“Hemen nago”

idatzi dut

“zalantzak jana”

 

“Hemen nabil”

zuzendu dut

“zalantzari bazka ematen”

 

Sits bat paratu da

“zalantza”ren gainean,

estaliz bainoago orbanduz

 

Harrapakari senez zanpatu dut

 

Esku-ahurrean inskribatu zait:

guztia hego

erabat hauts