Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

ALTZAIRU

 

 

Mintzoarekin josi dut mintza

jostorratzak birrinduta,

hatzak odoletan,

iltzez iltze

 

Halaxe josi dut

altzairu zeharkaezinezko mozorroa,

gotorra,

hego haizetan

urtzen den hodeia

bezainbat