Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

JOMUGA

 

 

Haur guztiek bezala

jainko izan nahi nuen

 

Ohartzerako

(eta ohartu gabe)

kristalezko sabaia

jo nuen, ordea

 

Ezintasun hartan

ama birjinen irudi antsiolitikoetan

bilatu nuen, lehendabizi, ordezko jomuga

 

Ondoren, andregai soineko zurietan

hasi nintzen usnaka,

printzesen gona luzeek biltzen duten

maitasun promesa infinituan

 

Hurrena, gudari burkidearekin

orgasmo intelektual berean lehertzeko eginahalean

 

Gerora, alaba-semeengan

gainezka isuritako

maitasunean eternizatzeko aukeran

 

Zer egingo diogu ba,

kristalezko sabaia jo nuenetik

ordezko jomugaren bila nabil,

kontsoladorearen xerka