Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

SAINT EXUPERY GOGOAN

 

 

Nik ere, nola ez,

ama izan nuen iragarle

 

Ez balego eta ez balitz

bezala eman zidan mandatua,

harrabots eta festarik gabe,

ezinbestean babestuta,

halabeharra aitzakia,

begirasun bakar baten bidez:

agortu zitzaidala

errealitateaz beste egiteko baimena,

suizidio kontrolatua zela

ordura arteko ume haren patua

 

Besteen larruekin abaroak josteko

alferrikako lanean trebatu naiz,

aberriaren mapa marrazteko

ezinezko beharrean zaildu,

sastakai zorrotz eta distiratsuena

eskuetan paratu zidan

begirasun soil hartatik