Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

MATEO TXISTU

 

 

Ibili ditut

askatasunaren hipermerkatuak,

lasaitasunaren etorbideak,

erosotasunaren autopistak,

konformatzearen bidegorriak,

etsiaren etxe ertzeko lorediak…

 

(paradisu zuriaren

simulakro bezatuak, nolanahi)

 

Ibili naiz

gogoaren basatzetan,

desioaren pendizetan,

ezinaren basamortuetan,

eromenaren labarretan…

 

(narkotikoz,

terapeuta narkotrafikatzailez,

autolaguntzaz zein autonarkotizatzez

zelaitu gurako laharretan, nolanahi)

 

Korritu ditut horiek guztiak

jendeen atoian,

hurkoak zein besteak

hartuta makulu:

ederrak, zatarrak,

zintzoak, zitalak,

harroak, apalak…

 

Ibili naiz

banabil

ba-na-bil

bizitza,

besteak,

neure burua,

banitu bezala ehizakin