Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

FISIKA

 

 

Batek daki

zergatik dauden hain hur

min eta mintz

 

Akaso, fisikak dioenez,

bi fluidoren arteko gainazal porosoa delako mintza,

elkarren artean trukeak egitea ahalbidetzen duena,

osmosiz, iragazpenez, dialisiz

 

eta osmosiz iritsi garelako noizbait bestearen arimara,

iragazpenez ukitu izan dutelako gurea,

dialisiz kanporatu ditugulako bataila horietan hildakoak,

izerdiak, odolbilduak,

begirik gabeko txorikumeak,

inurri suizidak,

kirastutako loreak

 

Batek daki

zergatik dauden hain hur

mintz eta mintzo

 

ziur aski,

mintzoa dugulako bide,

mintzoa horma