Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

NOIZBAIT

 

 

Noizbait,

goseak esnatzen nauen

hainbatetako batean

goizalbako errainuek

ausardiaz jantziko naute,

gaueko ihintzak ezkotutako

belardi amaiezinak zeharkatuko ditut oinutsik

eta baso ospelean sartuko naiz gero,

herrenka, nekeagatik,

orbel, gorpu, zomorro, hazi, hondakinen usain umelak

eramango nau

lurra inon baino onduago den leku zehatzera,

inurriak jostari diren hartara

 

Eskuekin atzamarka bildu

eta ahora eramango dut

 

Irritsaz jango dut lurra

zakur amorratuaren gose zitala

berdintzeraino

noizbait lurrak berak jango nauen antsia berberaz

 

Noizbait,

goizalbako errainuek

otseme jantziko naute,

neuregain,

gorputzjabe