Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

ZAPATILAK

 

 

Kateme naizela

egin dut amets

 

Kateme esnatu naiz,

kateme lirain,

kateme bero,

aparretan

 

Oheko epel likatsutik

harro egin dut alde,

desafioz,

destainaz,

biluzik,

titien eta ipurmasailen

dingilizka bakoitza

erakutsiz,

nabarmenduz,

gozatuz…

 

Hezigaitz

 

Zoruaren hotzak

oroitarazi dit

etxeko zapatilak armairutik

ateratzeko garaia dela