Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

BLUE (1)

 

 

Azkenean,

beti makurtzen da

uda beteko arrats oskarbien

lilurazko oztina

zentzatutako urdinera

 

Egunero

urdintzen da eguna,

errenditzen da argia

 

urdin, urdin, urdin (o, mutxurdin)

blue, blue, blue (oh, mamy blue)

 

Beti

arbolatik jaitsi ginenetik

Lurrak mendeku gosez

jango gaituen

azken bezperara arte