Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

PAVLOV ETA BIOK

 

 

Pavlovek

hezi zizkidan zangoak

 

Beren kabuz doazkit

ohiko bide zuzenak errepikatzen

egunerokoaren mapa sigi-sagatsuan

 

Zenbat eta argiagoa jomuga

orduan eta bizkorragoa urratsa,

zenbat eta betikoagoa bidea

orduan eta dantzariagoa pausoa

 

(baina zer diren gauzak:

hankak arindu ahala

odola okela egiten zait,

erraiak zama)

 

Halakoxeak baitira

Pavlovek hezitako zangoak,

nireak:

dardarizo garaiezin batek hartzen ditu

inork zapaldu gabeko

lur, lokatz, harea, elurrik

iritsiz gero,

ikara jasangaitz batek paralizatzen ditu

zapo, igel, bare, sugerik

topo egiten badute

 

Beraz, ohiko bide zuzenetan

gotortzen zaizkit,

beren kabuz,

beti ihesean,

atzokoa itzuliko didan biharraren atzetik