Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

DESIRA

 

 

Biluzik egongo naiz,

zatoz zu ere biluzik

 

Laztanduko zaitut

eskuekin,

ahoarekin,

oinekin,

gorputz osoz

 

Munduaren amaierara bidaiatuko dugu

mila izerdik zipriztindutako

milaka urteko

gurdi karrankarian,

dardara bakoitza arnasa berri

 

Irekiko natzaizu

itsas hondoa bezala,

salda amniotiko bakarrean urtzeko

 

Zatoz zu ere biluzik,

beldur, nahi eta itxaropenak erantzita