Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

NOIZBEHINKA

 

 

Noizbehinka,

lurrak odoltzeraino urratzen dizkit oinak

zomorroak sartzen zaizkit azkazal tarteetatik barrura

belarra sudur zuloetatik gora

ilunabarra malkotan lehertzen zait

lurpeko sator eta inurriekin hartzen dut arnasa

itsas hondoetako marmoka, aingira, txibia erraldoiekin

bezpera posible balitz bezala