Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

HAINBATETAN

 

 

Hainbatetan,

lurrean usnaka ibiltzen naiz

itsututa,

odol, izerdi, gorotz eta sarratsen bila

agortutako lurretan,

inurri suizida artean,

botere eta mendeku gosez,

mortuaren hats mina pizgarri

 

Hainbatetan,

zakur amorratua naiz

gose zital batek jana