Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

BLUE (2)

 

 

bbvako gorbaten urdina polizien uniformeetako urdina neurritasunak dotoretzen dituen andre edertzaileen jaka urdina lan-jantzi prekarizatuen urdina gaiztotutako desio gaitzetsiek lizundutako sexuen urdina probetxuzko alderdien logoetako urdina munduari azal zuriaren talaia larderiatsutik begiratzen dion begi urdina bizitzako bizi-ezinek katarata gandutzailea erantsitako soaren urdina andreen kasta milaka urtetako madarikazioetara kateatuta nahi duten konpresa aratzen iragarkietako urdina ar izatera bortxatu duten jaioberriaren urdina uda beteko oztina margularazitako agorreko arratsen urdina hurkoa beste izatearen esklabotzara zigortzen duen odol urdina besteen krakak garbitzen gaiztotutako mantalaren urdina azturari maitasun esaten dioten bikoteen sofa erosoen urdina etengabeko jendetzan bereari eutsiko dion begiradarik topatu ez duen arimaren urdina

 

urdin, blue, ubel