Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LAGUN ZAHARRA

 

 

zakarkeriarik gabe joko du atean

baina nik aurrerakoa agindu baino lehen

sartuko da lasai deitu ez dioten gelan

hi al hintzen?

 

hi al hintzen?

amaitu da kreditua eginen dit agurra

gezur damuan, sentituko balu bezala

pobrearen poza beti izaten da laburra

 

hi al hintzen?

ez diat dei egin baina ez nauk haserretuko

zenbat dudan maitatu zenbat maitatu nauten

oheko izaretan dauzkak zimurrak lekuko

 

ez ditiat alferretan bota hainbat neke

kreditua amaitu zaidak baina hik behintzat

ez nauk ikusiko zotinka mailegu eske

 

entzungor eginik zabalduko du armairua

nire pilda higatuak maletan sartzeko

luze hoztuko da egun horretako apairua

 

aizak hi, uztak mesedez hor bertan arropa

bidaiarako aski diat kopa bete azken

eta buruan dauzkadan hiru mila kopla

 

hi al hintzen?

bai, heu izanen haiz... zabalduko duk atea...

goazen jauna, zu aurrena, bai, hemendik duzu...

eta ez zaidak ahantziko eskupekoa ematea

 

hi al hintzen?

heu izanen haiz, bai... eta munduan behera

munduan behera joko diat harro plantan

hi lagun zahar bat bahintz bezain barkabera

 

 

    2006