Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

NIRE IBAIA

 

 

nire ibaia ez dator itsasora

nire ibaia ez da ibai

inoizko ubidea

kantari ez dakien erretena

ur mehea dakar baina

leporaino hartzen nau

 

nire ibaia ez dator itsasora

nire ibaia ez da ibai

erreka ahuspeztua

izar bakarreko ispilua

ez nau hezatzen baina

busti egiten nau

 

nire ibaia ez dator itsasora

nire ibaia ez da ibai

ezin ditu bi bazter

lizarrik gabeko errekaldea

ez dakit nora baina

eraman egiten nau

 

nire ibaia ez dator itsasora

nire ibaia ez da ibai

egarriaren lotsa

hodei nekatu baten malura

ez nau asetzen baina

ito egiten nau

 

*    *    *

 

nire ibaia ez dator itsasora

nire ibaia ez da ibai

bere buruaren txalupa

itsaso izan nahi luke

nire ibaia ez da ibai baina

nire ibaia ez dator iturrira

 

 

    1989

    Musika: Imanol

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus