Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ARITMETIKA ARAZOAK

 

 

zenbat lurralde ditu

gaur Euskal Herriak?

Euskadik adina bai

balitu erdiak!

 

zenbat euskaldun ditu

gaur Euskal Herriak?

ez lirateke gutxi

balitu erdiak!

 

zenbat aditu ditu

gaur Euskal Herriak?

ez ote luke hobe

balitu erdiak?

 

zenbat aurkari ditu

gaur Euskal Herriak?

herritarreko bosna

balitu erdiak!

 

zenbat maitale ditu

gaur Euskal Herriak?

erruz maitatu izan

balitu erdiak!

 

zenbat bekatu ditu

gaur Euskal Herriak?

ez luke barkamenik

balitu erdiak!

 

zenbat gobernu ditu

gaur Euskal Herriak?

behar baino gehiago

balitu erdiak!

 

zenbat arazo ditu

gaur Euskal Herriak?

asko samar oraindik

balitu erdiak!

 

zenbat galdera ditu

gaur Euskal Herriak?

nahiago nuke bihar

balitu erdiak!

 

zenbat erantzun ditu

gaur Euskal Herriak?

ai hobeki pentsatu

balitu erdiak!

 

 

    2002

    Musika: Joseba Tapia

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus