Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

NEURE ESKUA

 

 

neure eskua

beste esku batetan grapaturik

izerdi bakarra jaso dezan

ala

surtarako dut

 

neure besoa

bizkar bat ingura dezan

ala

erauzteko

 

neure ahoa

egiari hegoa zabal diezaion

ala

adreiluz tapiatzeko

 

neure begiak

(denok espero dugun) egunaren ilunabarrean

negar egin dezaten

ala

gauak eramateko

 

neure bularra

zure ametsaren burua deskantsa dadin

ala

etsipen keak itotzeko

 

neure bihotza

badakizu

zuretzat

eta

denentzat

 

 

    1974

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus