Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BUFO BUFOREN KORROKA

 

 

maitasunaren arlote

igelek hala diote

mihi gaiztoek naute bihurtu

apo nintzena apote

 

bele samaldak artotan

gezurra dabil ahotan

akelarrean ari nintzela

serorarekin apotan

 

ba omen daukat pozoina

berotzen duena soina

apoa lehertu nahirik jaso du

epaileak bere oina

 

beltza da gaur gauerdia

sarobean da ardia

torturatuak salatu du nik

jan dudala ilargia

 

ederrak dira egiak

apoen apokeriak:

nik janen ditut nik janen ditut

Pierre de Lancreren begiak

 

euriak ezponda busti

apoak egin du jauzi

maiteminduen musikak gozo

isiltasuna du hautsi

 

mendian sendo arroka

behorra zuzen labroka

William Drury hil zenuten baina

ez da isildu korroka

 

 

    1998

    Musika: Joseba Tapia

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus