Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ONE BALLAD    FOR THE RAVENS

 

 

the ravens of black feathers

the ravens of white pen

 

 

eskerrik asko senide onak

poetak luma zuriko

banekien ez ninduzuela

itolarrian utziko

zatozte denok untziko

berriro elkar besarkatzeak

ez nau poztutzen gutisko

zuen eskas egin nuen sarri

nenbilela urrutiko

mendian edo huriko

zuek noiz irakurriko

 

nork du merezi lumadunetan

poesiaren koroia

ereinotzaren hostoan dabil

belea edo erroia

mihina ez du herdoia

mutuko ahal da behin betirako

erresiñola etoia

gure arraza ez da izanen

bere kantuen morroia

halaxe aitortzen ohi da

beleak jo zuen goia

 

gora dezadan moko betean

kaiolako ez den kanta

haren berdinik ez du basoak

hasten bagara karranka

ze sinfonia xarmanta

hura bai ezti hura bai eder

hura ez baita marranta

hura entzuteak bihotza hustu

egiten dit tantaz tanta

esaeretan esanda

belea berdintzen lan da

 

poeta zaharron bizimodua

ez da gauza erosoa

sekulan ere ez zaigu falta

lumakoen erasoa

hau ez da patu gozoa

entzun baldin baduzue inoiz

egin nintzela usoa

sinestazue bele lagunok

gezurra dela osoa

ni ez naiz hain inozoa

belea ez baita zozoa

 

 

    1989

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus