Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

MASUSTA GORRI GARRATZA

 

 

zorioneko egun batez

txipia nintzen aroan

bazkalondoko beroan

zorioneko egun batez

umearen aspertua

izebaren lo-kuluxka

zer deskubritu ote nuen

zorioneko egun batez?

sasi artean masusta!

 

masusta gorri garratza...

 

zorioneko urte batez

esnatu nintzen mutiko

galdua nintzen betiko

zorioneko urte batez

gauero nuen gogoan

sasi arteko masusta

zer deskubritu ote nuen

zorioneko urte batez?

ametsak dakarren uzta!

 

masusta gorri garratza...

 

zorioneko ordu batez

ausartu nintzen sasian

ustez modu ikasian

zorioneko ordu batez

masustez egitekotan

nire aurrenengo bazka

zer deskubritu ote nuen

zorioneko ordu batez?

sasiaren harramazka!

 

masusta gorri garratza...

 

zorioneko une batez

ez dakit zenbat urratu

sasian nituen batu

zorioneko une batez

larrutu nuen bihotza

ene bihotz amestia

zer deskubritu ote nuen

zorioneko une batez?

gorriaren garestia!

 

masusta gorri garratza...

 

zorioneko uda batez

sasian berde bost orri

pinporta txipia gorri

zorioneko uda batez

laborritan nuen hartu

ezpain artean alea

zer deskubritu ote nuen

zorioneko uda batez?

nintzela gordinzalea!

 

masusta gorri garratza...

 

 

    2006

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus