Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ERABAKIA

 

 

        a, sarearen zarata!

        saltegiko sarearen zarata!

        sarearen zarata saltegia zarratzean!

 

husten dira bulegoak

betetzen dira autobusak

ez dabil inor karriketan

helikopteroak ere erretiratu egin dira

ilargiak salatuta

 

        a, sarearen zarata!

        saltegiko sarearen zarata!

        sarearen zarata saltegia zarratzean!

 

bizitzen hasteko tenorea da

esaten digute saltegiko sareek

gillotina bezala jaisten direnean

gure burua

beti lehengo lepotik eduki ez dezagun

 

        a, sarearen zarata!

        saltegiko sarearen zarata!

        sarearen zarata saltegia zarratzean!

 

sua eskatuko diot

aurrena topatuko dudan oinezkoari

ez dut erretzen

baina bizitzen hasteko tenorea da

besteren lepotik

 

        a, sarearen zarata!

        ordua ere kenduko diot

 

 

    2005

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus