Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ERAIKUNTZA GREBAN

 

 

aztoramen handi batek hartua du hiria

eraikuntzak duelako gaur erabaki greba

nekatua omen dago uztarriko idia

bat eginik daude orain Bizkaia eta Magreba

 

gorriz behar da markatu egutegian data

eraikuntzak duelako gaur erabaki greba

beherago ezin omen bertan gora soldata

bat-batean lana dute laga bertan behera

 

hiria museo dugu eskurik bako harri

eskorga pala plomada pikotxa mila tresna

umezurtz gelditu dira guztion ikusgarri

eraikuntzak duelako gaur erabaki greba

 

inork ez daki zergatik baina denok dakigu

eraikuntzak duelako gaur erabaki greba

bihar izanen garela munstro baten gatibu

hiri osoan haserre ezkutu bat erne da

 

trafikoa moteldu da lanera heldu ezin

eraikuntzak duelako gaur erabaki greba

amodiozko hitzordu mordoa da huts egin

horrelaxe dute pizten alferrek beti gerla

 

paretak beteak daude pintaketaz afixez

eraikuntzak duelako gaur erabaki greba

piketeak hor dabiltza amenazuzko hitzez

halakoz beteko balitz Siberiako trena

 

hodei beltzez estali da hiriaren sabaia

eraikuntzak duelako gaur erabaki greba

ez lege barruko greba baizik opor salbaia

mila eta bat barrikada goiz honetan erre da

 

langileek utzi naute malenkoniak jota

gai baitira obratzeko nik atzo egin ametsa

tristuraz gaixorik nago ezer ez zait inporta

eraikuntzak duelako gaur erabaki greba

 

 

    2005

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus