Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

NI GIZON ERGELA NAIZ

 

 

ni gizon ergela naiz ta

        —hala haiz tamalez!

ni gizon ergela naiz ta

aurkitu nahi dut egia

        —hori baietz!

        —hori baietz!

aurkitu nahi dut egia

estropozotan daramat

nire bizitza erdia

 

ni gizon zuria naiz ta

        —hala haiz tamalez!

ni gizon zuria naiz ta

ez dut esaten gezurrik

        —hori ezetz!

        —hori ezetz!

ez dut esaten gezurrik

haritzak ez du ematen

nire gustuko ezkurrik

 

ni gizon motela naiz ta

        —hala haiz tamalez!

ni gizon motela naiz ta

laburra daukat urratsa

        —hori baietz!

        —hori baietz!

laburra daukat urratsa:

banderapean joateko

ez naiz eraman erraza

 

ni gizon epela naiz ta

        —hala haiz tamalez!

ni gizon epela naiz ta

ez nau berotuko suak

        —hori ezetz!

        —hori ezetz!

ez nau berotuko suak

ez ditut beti aditzen

aberriaren mezuak

 

ni gizon itsua naiz ta

        —hala haiz tamalez!

ni gizon itsua naiz ta

maite ditut beltzaranak

        —hori baietz!

        —hori baietz!

maite ditut beltzaranak

librea nahi omen zuen

Kuba Sabino Aranak

 

ni gizon gorria naiz ta

        —hala haiz tamalez!

ni gizon gorria naiz ta

ez daukat barkamenikan

        —hori ezetz!

        —hori ezetz!

ez daukat barkamenikan:

arbola han dago baina

basorik ez da Gernikan

 

ni gizon mutua naiz ta

        —hala haiz tamalez!

ni gizon mutua naiz ta

ikasi nahi dut bertsotan

        —hori baietz!

        —hori baietz!

ikasi nahi dut bertsotan

musu bat emango dizut

hartzen banauzu besotan

 

ni gizon lotua naiz ta

        —hala haiz tamalez!

ni gizon lotua naiz ta

ez dut onartzen katerik

        —hori ezetz!

        —hori ezetz!

ez dut onartzen katerik

ez da sortu ni isildu

nazakeen alkaterik

 

 

    1995

    Musika: Natxo de Felipe

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus