Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

TXORIA ZEGOEN KANTARI

 

 

txoria zegoen

hosto artean moko

txoria zegoen kantari

harriak noiz joko

 

txoria zegoen

moko betean txistu

puntaren puntan

txoria zegoen kantari

harri bidean itsu

 

txoria zegoen

txistu artean gozo

adarraren puntan

txoria zegoen kantari

harriak noiz joko

 

txoria zegoen

harri bidean itsu

zuhaitzaren adarrean

txoria zegoen kantari

kontu zaharren berritsu

 

txoria zegoen

harriak noiz joko

aldapeko zuhaitzean

txoria zegoen kantari

adarrik gabeko hosto

 

txoria zegoen

puntaren puntan

adarraren puntan

aldapeko zuhaitzean

txoria zegoen kantari

hosto artean moko

 

orduan sortu zen

hosto artean

        moko betean

txistu artean

        harri bidean

                           sagarra:

harriak hura zuen jo

txoriak guri

        ziezagun jo

                           ...

(horixe!)

 

 

    2004

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus