Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ERBIEN OMENALDIA MATEO SOINURI

 

 

meza kantari

aintza Jaunari

Mateo zintzo lanean ari

zaunka entzunda

—Fusila nun da!

abiatzen da erbi ehiztari

 

Mateo Txistu

ez da obispu

badaki hartzen zenbait arrisku

ehizatu orde

erbia gorde

askatasunak behar anitz du

 

zaunka eta galde

dena debalde

ehizak egin baitie alde

zakurrek dute

inondik uste

Mateo dela erbien alde

 

inoiz Carmonan

gero Zamoran

gizona txehetzen duen errotan

Mateo apaiz

erbitarra haiz

ez haute asko maite Erroman

 

erbiak badu

izter 'ta larru

Mateok ere zerbait behar du

Trentoren aurka

sotana urka

guraso berri urtea barru

 

herria zertan

Mateo bertan

ikasi berri duen mezetan

inoiz Laus Deo

sarri ateo

mezetan baino hobe lezetan

 

gure hauspoa

bada nork joa

ez badizute mozten besoa

maite zaitugu

Mateo Soinu

aitasantua'n seme gaiztoa

 

 

    1999

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus