Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ZORIONTASUNA HERRI BAKARREAN

 

 

ez ezazuela ezetz esan

oraindik badago mundu honetan

zapaldu gabeko uharte bat

inor ez da handik itzuli hori da froga

gure zain zabal etzana

urrun

 

suntsimenduaren minenean

eta garaitzaren zoroenean ere

ez ezazuela ezetz esan

nork ez du amets debekatua egin

borrokatu behar honetarik

urrun

 

naufragiorik zinikoena antolatuko dugu

Cromagnongo bizkaitarrak bezain

zoriontsu bizi ahal izateko

ez ezazuela ezetz esan

aberri guztiez biluzik

urrun

 

eta noizbait lanbroaren erdian

azalduko zaigu anker

uharte urrunenaren bila datorren ontzia

aberri bat daukagula erakusteko

ez ezazuela ezetz esan

hurren

 

 

    1997

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus