Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

EZ ZAITUT GATIBU NAHI

 

 

ez zaitut gatibu nahi

gatibu nahi ez baitut

 

ni gatibu nadukana gatibu da besteren

ni gatibu nadukana gatibu da besteren

ezin du nigana

zaila da libre izaten librea izan baino lehen

 

zaila da libre izaten librea izan baino lehen

ez zaitut gatibu nahi

gatibu nahi ez baitut

 

laztan zaharren gomuta inoiz ez da laztana

laztan zaharren gomuta inoiz ez da laztana

baizikan laztura

ahaztu gabe dut ahaztua zure eskuen laztana

 

ahaztu gabe dut ahaztua zure eskuen laztana

ez zaitut gatibu nahi

gatibu nahi ez baitut

 

maitasunaren oroitza ez baita maitasuna

maitasunaren oroitza ez baita maitasuna

baizikan asuna

ez dut berriro ikasi nahi bakardadeko otoitza

 

ez dut berriro ikasi nahi bakardadeko otoitza

ez zaitut gatibu nahi

gatibu nahi ez baitut

 

 

    1992

    Musika: Anton Latxa

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus