Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

REAL POLITIK

 

 

entzun ezazu kontzejal jauna edo anderea

badakizu dakizunez

nazkatu gara ogi lizunez

ez dugu nahi gosaldu albiste ilunez

gure plazan gauero eguzki betea!

 

        berak ezin zuen ezer egin

        ez zen bere eskumenekoa

        baina ados zegoen gurekin

        doan eman zigun bost... ekoa!

        ederra zen borroka lurrina

        lepokoan zeukan ikurriña

 

entzun ezazu alkate jauna edo anderea

presa berririk ez arren

ederto goaz azkengarren

ez zaigu ardura berandutu arren

bareari berea, hori da legea!

 

        berak ezin zuen ezer egin

        ez zen bere eskumenekoa

        baina ados zegoen gurekin

        doan eman zigun bost... ekoa!

        ederra zen aberri lurrina

        balkoian zeukan ikurriña

 

entzun ezazu sailburu jauna edo anderea

ez dugu maite ardaila

bihar joko dugu bataila

Goliatek proba dezan Daviden habaila

handiak txikitzea da gure xedea!

 

        berak ezin zuen ezer egin

        ez zen bere eskumenekoa

        baina ados zegoen gurekin

        doan eman zigun bost... ekoa!

        ederra zen ikara lurrina

        paparrean zeukan ikurriña

 

entzun ezazu lehendakari jauna edo anderea

herriak zuri emana

ez baita nolanahiko zama

hartzen dituzun lanak ditzagula bana

zuretzako botoa guri boterea!

 

        berak ezin zuen ezer egin

        ez zen bere eskumenekoa

        baina ados zegoen gurekin

        doan eman zigun bost... ekoa!

        ederra zen haserre lurrina

        bihotzean zeukan ikurriña

 

entzun ezazu jaungoiko jauna edo anderea

zugana gatoz itsuan

mundu triste honen izuan

zenbatean etxeak hor paradisuan?

zure artaldekoa da euskal aberea!

 

        berak ezin zuen ezer egin

        ez zen bere eskumenekoa

        baina ados zegoen gurekin

        doan eman zigun bost... ekoa!

        ederra zen gezurren lurrina

        hodeietan zeukan ikurriña

 

entzun ezazu deabru jauna edo anderea

gozamenaren azkura

aspaldi zeharo galdu da

hemen behar dena da zure diktadura

parrilan erretzeko kristoren jendea!

 

        berak ezin zuen ezer egin

        ez zen bere eskumenekoa

        baina ados zegoen gurekin

        doan eman zigun bost... ekoa!

        ederra zen porroten lurrina

        errautsetan zeukan ikurriña

 

 

    2005

    Musika: Joseba Tapia

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus