Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LOIOLAKO PORRUSALDA

 

 

Azpeitiko mutila

Inazio donea

zenbait atso gazteri

jasoa gonea

ai zer gonorrea

Inazio donea

 

herriaren lepotik

mila marabedi

Loiolatarren kasta

madarika bedi

besteren izerdi

mila marabedi

 

Oinaztarren mutila

han aurrean doa

Gaztelaren pausoan

oina ta zangoa

ederra mandoa

han aurrean doa

 

Iruñan hartu zuen

zangoko herrena

Nafarroa salduta

etsaia barrena

ez du okerrena

zangoko herrena

 

begira nola doan

aldarera herren

apostoluetatik

jarria da hurren

Infernuko Txerren

aldarera herren

 

orduan sortu zuen

Jaunaren armada

munduko gerra zikin

guztien ama da

inon beltzik bada

Jaunaren armada

 

Jainkoaren aldeko

beso armatua

dolarrak aspaldian

ongi xarmatua

ustel xamartua

beso armatua

 

Loiolan ageri da

eder basilika

zeruko zergazainek

sakela kilika

Kristo zintzilika

eder basilika

 

hizketa leuna du

Kristoren morroiak

sotanak beltzak baina

zuriak sermoiak

Loiolan zer lohiak

Kristoren morroiak

 

Urolako lohietan

kli-klu kli-klu kli-klu

horra santu batenak

gaur zenbait meritu

Inaziok baditu

beste hainbat kli-klu

 

 

    1998

    Musika: Joseba Tapia

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus