Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BASATZETAKO URRETXINDORRA

 

 

bere buruaz lotsa zatar ez bestea

arin ezkutatzen da ikarak apoa

somatzen baldin badu inoren pausoa

gorrotagarri zaio ilargi betea

 

beldurtu egiten da apotxoa zinez

harri baten azpian gorderik ardura

edo baldarki jausiz sortu den putzura

hanka egin behar du zu maita ezinez

 

        apo, apo

        isilik hago!

        hire maite ederra

        lotan baitago

 

korroka honek izan nahi luke hitza

maiteminez daudenen hasperen mingotsa

apo lotsati hori neu nauzu bihotza

maluros bizi naizen bufo vulgarisa

 

ilargitik mundura kantu bat tristerik

zureganaino hegan ametsez hor doa

ene kontra altxatzen baduzu orpoa

xangrinez hilen nauzu zanpatu gaberik

 

        apo, apo

        isilik hago!

        kantari ematen duk

        itsusiago

 

zatarra izatea omen da bekatu

huts horrek egiten dit ariman zarrapo

zu edertzeko baina sortu nintzen apo

kantari nahi didazu orain debekatu?

 

badakit ez zarela zu horren doilorra

nazka eman badizu nik daukadan antzak

liluratuko zaitu ene kantu latzak

ni naiz basatzetako ai urretxindorra

 

        apo, apo

        isilik hago

        ene zapatapean...

        hi hilik hago!

 

 

    1998

    Musika: Joseba Tapia

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus