Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

KAPRITXO ZAILA

 

 

beti nahi izan nuen koplaka ikasi

lanbroak itsutzen du gure bokalea

alferrik daude orain talaiko banderak

ingudean mailuak eguna du hasi

 

beti nahi izan nuen koplaka ikasi

ortzadarra sortu du fuelak uretan

gaur ez du beste deusik umeak gogoan

hizkuntza arrotzean ezin du idatzi

 

beti nahi izan nuen koplaka ikasi

txintxorroen lotura erraz lasaitzen du

hondoko baga beltzak azpitik jotzean

kardala baretzeko neu nago moilarri

 

beti nahi izan nuen koplaka ikasi

entzuten nuenean Abante gustixe!

urtu egiten nintzen uberari beha

zer pentsatu ohi nuen neuk ere ez dakit

 

beti nahi izan nuen koplaka ikasi

zuhaitzik ederrena ontzi baten masta

Matzakuko parolak zazpi segundoro

nire bihotzak baino lasaiago argi

 

 

    1997

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus