Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)
  1. Eraikuntza greban
  2. Teilatuko lizarra
  3. Eta egunero dugu bezpera
  4. Nire euskaltasuna
  5. Baldintza subjektiboak
  6. Ixo!
  7. Zoragarria ez al da?
  8. Lagun galduaren geografia
  9. Real politik
  10. Masusta gorri garratza
  11. Erabakia
  12. Lagun zaharra
  13. Bolueta-Sestao 06.13

    LIBURUA

LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ETORBIDE PROFESIONALA

 

 

zenbat trikiti zenbat fandango

zenbat pasodoble jo dudan nik

ezker eta eskuin esku eta zango!

zer ez dut nik jo?

txaloak gaiztotzen du harroa

baina sekula ez dut jo

ez dut jo sekula jotakoa

 

mila mandio mila teilape

mila taberna alaitu ditut

bete eta hutsik hutsik egin gabe!

non ez dut nik jo?

zoko guztietan jo dizut nik

baina sekula ez dut jo

ez dut jo sekula pulpitutik

 

jotzen dut uda jotzen dut negu

egunero naiz jo beharrean

soinuak estu ninduen heldu

noiz ez dut nik jo?

giro sortzen zenbat ibilera

baina sekula ez dut jo

ez dut jo sekula epelera

 

zenbat trikiti zenbat fandango

zenbat folk eder joko dudan nik

zenbat egia eta gezur esango!

nola ez dut joko?

joko dut zoli joko dut grabe

baina inoiz ez dut joko

ez dut joko inoiz jotze alde

 

ezintasunak joko nau baina

orduan ere joko dut bero

saiatuko naiz tentatuz gero

nola ez dut joko?

dardara batean naiz jarriko

baina inoiz ez dut joko

ez dut joko inoiz belauniko

 

joko dut karu joko dut merke

eta ez daukanak behar banindu

joko dut pozik, pozik musu eske

nola ez dut joko?

joko dut hauspoak eman arte

baina inoiz ez dut joko

ez dut joko inoiz maite ez banaute

 

 

    2005

    Joseba Tapiarekin idatzia

    Musika: Joseba Tapia

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus