Parisen bizi naiz
Parisen bizi naiz
2013, poesia
144 orrialde
978-84-92468-48-5
azala: Kepa Gonzalez
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
 

 

UR-ETENA

 

ezin promenatuko zaitut txalupan

urik ezean oro da barranka eta hondamendi

errekaldeak ez du lizarrik haziko

izarrak ez du izanen nor barrandatu

non beratuko ditut oinetako azkazalak?

non baretuko ditut asaldura hauek?

non baratuko da ene arraunketa?

 

itsasora nahi dute orbelek

itotasuna behar dut sentitu nik

kaferik gabeko gauak!

errealitatea harrika hausteko putzurik ez!

 

eta azpi horri beha dagoen neska erromantikoak

horra egin behar ote du jauzi haitzarte horretara?

suizida arrunt baten gisa lehertuko da

heldu behar diodan eskua luzatu ezinik

 

zertarako nago ni orduan?

 

eta zer doa joan orain

mirabeau sant angelo kintaikyo khaju

edo mixelengo zubi famatuaren azpitik?

hego erreak apezei eraman kapeluak?

gure gorrotoen lupetza? etorkizun baten ustea?

zeren esperoan azaldu leihora?

 

zertarako nago ni behar den orduan?

 

eta nola hartuko gaitu suak

urak egin izugarrien berri emanen ez badigute irratiek?

nola garbitu lasai gure aurpegia, gure eskuak

gure esku garbiak batez ere

nola garbitu gure esku garbiak

aurrez uraren kondena egiteko aukerarik ez badugu?

 

eta nola jasan ahal izanen dut

begi bistan edukiko dugun azpiko mundu ederretsia?

 

eta non berdindu behar dut egarria

zure aurpegia ispiluetan besterik islatuko ez bada?

 

orain, ur-etena dekretatu dutenez

entzun ahal izanen dugu xirriparen xuxurla