Parisen bizi naiz
Parisen bizi naiz
2013, poesia
144 orrialde
978-84-92468-48-5
azala: Kepa Gonzalez
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
 

 

RH

 

lauda dezadan damurik gabe

jatorrizko bekatua

bizi osoko zigorra

sortzez dakargun kutsu itzala

aipamen debekatua

gure erre hatxe ezkorra

 

esaten dute gure zainetan

daramagula zaborra

hautsi behar den zokorra

hala ere ez du inork asmatu

gure erre hatxe ezkorra

apur egiteko borra

 

odol kontua balitz lagunok

erantsi zaigun lizuna

menderik mendeko lorra

besterik baina besterik dugu

gure erre hatxe ezkorra

zuhurtziaren zentzuna

 

bozkario merkez bete diguten

gerokoaren alorra

badakigu nola jorra

sasi kentzeko aitzur onena

gure erre hatxe ezkorra

begi argiko satorra

 

harriz eta orriz froga liteke

pozik egin dugu barau

ukoz dugu bete orga

ezean hezi jendea gara

horregatik zaigu arau

gure erre hatxe ezkorra

 

itzalaz argi egiten dugu

anitz jelosia hor da

suntsitzearren txondorra

noizbait munduak aitortuko du

gure erre hatxe ezkorra

gizadiaren altxorra

 

zainetan dugu sen berezia

guztizko buru jabetza

gure erre hatxe ezkorra

liluren morroi ez izateko

zantzu gaiztoen zilborra

nortu gaituen ezetza

 

guk agerian dugu paratzen

egia hutsen elkorra

loragabeko zozkorra

ezein baiezkok ez du beratzen

gure erre hatxe ezkorra

euskaltasun derrigorra