Aurkibidea
Il pomeriggio è troppo azzurro e lungo per me
Gernikaren zinezko suntsimendua
Hautakritika baterako zirriborroa
Urrun hautatu batetik datorren jendea
Norteko haritzaren gerizpeko gogoeta
Lehen maila obra zibileko lanbide heziketan edo zientzia politikoetako masterra
Barne errimak poeten sindikatuan
Iragan zurbilaren balada barregarria
Aurkibidea
Il pomeriggio è troppo azzurro e lungo per me
Gernikaren zinezko suntsimendua
Hautakritika baterako zirriborroa
Urrun hautatu batetik datorren jendea
Norteko haritzaren gerizpeko gogoeta
Lehen maila obra zibileko lanbide heziketan edo zientzia politikoetako masterra
Barne errimak poeten sindikatuan
Iragan zurbilaren balada barregarria
MAITAZORO
larrian edo gezurrean etortzen banaiz
bera dut gerizpea
burua neke mututu banaiz
bera dut askatu nauen berba
gozo zoro maitasoro
ezpain erreok hezetu dituen iruntza
zakurraren salara bidali izan dudan arren
pazientziaz milikatu ditu
ezagutzen ez nituen neure bazterñoak
xuxurlaz eta txilioz egina da
gozo zoro maitasoro
lotzen gaituen estekaren zuntza
atsegintasunik eman ez diodanean ere
larrutan besterik egin ez diodanean ere
ordainik gabe eskaini izan dit
hil ala biziko jokoan
gozo zoro maitasoro
bere biluzi beroaren oturuntza
jelostu plantak egin izan dizkit
berba hezeak asmatuz esaldi zentzubeteak
hanpatu egiten nau
niretzat hiltzen eta pizten da guztiz
gozo zoro maitasoro
aldiari leialeko huntza
oinarrizko legeak zehartuz
zorrotzeneko arauak apurtuz
ohikotasun jatorrak baztertuz
gozo zoro maitasoro
bihurtu izan du bide
trabatzen ninduen iluntza
jakinaren gainean ez banengo bezala
eman izan didate beraren berri
patux arlote motz axola zait bost
hazi egiten nau gainez eragiten
zenbatenaz lokatzago dut hanbatenaz aratzago
bere kausaren gerlaria naiz bera da
gozo zoro maitasoro
eraiki nauen ororen funtsa
maitemindua bi mila urte
hiru mila urte eduki dut maitemindua
arte guztiak ikasten sortuko nintzenerako
limurtasun guztiak nire egarrira isurtzeko irritsean
iraun du bost mila urte zain
gozo zoro maitasoro
haragian haragi odolean odol da
gogait eragiteraino neure
hizkuntza