Beluna Jazz
Beluna Jazz
1996, nobela
162 orrialde
84-86766-65-6
azala: Iņaki G. Holgado
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1994, poesia
 

 

Loaren errea kiskaltzen

 

Basamortu bukaezin baten tolestura emeki kurbatuetan gaindi, zaldi bat zihoan trostan. Begi opakoak zituen, marmol beltzez eginikoak, eta itsututa zihoan trosta bizian, urrunean, oso urrunean, zerura ke-ildo fin bat luzatzen zeneko puntua erreferentzia hartuta. Harantz zihoan zaldiak tronpeta urreztatu bat zeraman lepoan zintzilik. Zaldunaren arrastorik ez zen inon.

        Trosta luzearen ondoren, ke-ildoa sortzen zeneko puntura heldu zen azkenean zaldia. Buzoi gorri bat zegoen basamortuaren erdi-erdian, buzoirik egoteak zentzurik ez duen leku batean, sutan. Buzoiaren ahotik ateratzen zen kedarra mugagabe luzatzen zen zerura. Zaldia, tupustean geratu ostean, bueltaka hasi zen buzoiaren inguruan, biraka eta biraka, zirkuluak deskribatuz erretzen ari zen posta kutxaren inguruan.