kritikak:
Paradisu inperfektuak, Igor Estankona,
Deia, 2019-05-25
«Arnasa luzeko poema kiribilduetan nahi du harrapatu Astizek mundu garaikidearen argazki antzeko bat, baina dena hostorea bezala desegin egiten zaio. Normala da hori, eta ederra da ahalegina bera».
Lekuak, Joannes Jauregi,
Berria, 2019-06-09
«Emango digu zer esanik Iņigo Astizek argitaratu berri duen poema liburuak. Bere laburrean, Analfabetoa hau mamitsua da, eta trinkoa, laberintikoa ia, erdi parteko pasarte batetik sartu eta berdin eramaten zaituena lehen olerki bakar soilera eta azken poemaren luze durduzagarrira. ».
Gauzen atzean, Javier Rojo,
El Correo, 2019-06-22
«Ematen du Astizek uko egin nahi diola abstrakzioaren tentazioari, eta horren ordez, objektu zehatzek osatzen duten munduan jartzen du arreta. Objektu zehatz horiek historia dute, eta horixe da objektuok gizakiekin duten lotura eraikitzeko erabiltzen dena».
Inongo testigurik gabe, Alex Uriarte,
Gara, 2019-10-19
«Subjektu poetikoa argi-fokuetatik urruntzea du xede egileak. Bizia bera da erdigunea eta txikitasunetatik abiatzen da gizateria, kolektibotasuna nahiz denboraren joan-etorria azaltzeko».