Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2024, narrazioa
2012, poesia
 

 

HILETA BAZKARIA

 

 

Militantea zen proletario gehiago

eskatzen zituen alderdi batean,

horregatik hasi zen hirugihar fabrikan,

eta geroztik ez du txerrikirik jaten.

 

“Ezkontzera behartu ninduzuen”,

aurpegiratu dio bere amari postrean.

“Badira jendea behartzeko moduak

buruan pistolarik jarri gabe ere”.

 

Klandestinitateaz ere aritu dira.

Pixka bat soilik, eta soilik alde alaiez.

Lehengusu batzuk ez dira bat etorri

opariak lapurtu zizkieten lekuari buruz.

 

Beren amak ere hitz egin du ondoren;

“Orain erabaki egiten duzue umeak izatea,

guri etorri egiten zitzaizkigun”. Orduan

gerra sasoia aipatu du haren ahizpak

 

aitzakia beharrik gabe. “Geuk pasatutakoekin”.

 

Broma batzuk egin dituzte herentziez,

zerbait atera da futbolari buruz, eta

bazkaria hamar zatitan pagatu ostean,

elkarrekin abiatu dira eztabaida bizian

 

apaizen herio liturgia ordenatuetara.