LA RELIGIÓN DE LOS VASCONES.
UNA MIRADA COMPARATIVA.
CONCOMITANCIAS Y DIFERENCIAS
CON LA DE SUS VECINOS
Larrahe, Arixoni, Lacubegi.
Baskoien jainkoen izenak dira,
aldizkarian irakurri ditut lehen, eta,
egia esan, ez dago gehiago egiterik,
izena baino ez baita geratzen ia
jainko haietaz, haiek baino luzeago
iraun duten puskatutako harrietan.
Artehe, Loxae, Peremusta, Urde.
Baldar ezpainetaratzen ditut
animalia arteko jendeek adoratutako
animalia izeneko dibinitate izuak, eta
ahoskatu ahala igartzen ditut ezkutatzen,
mugitzen duten orbelagatik baizik
ezagutzen ez diren piztien lilura utziz.
Selaitse, Itsacurrinne, Errensae.