Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2024, narrazioa
2012, poesia
 

 

ENTERATU ZARA

 

Bizitzaren kulpa, heriotzaren aitzinean

Sara Mesa

 

 

Erasotzaileek berriz baieztatu dute

surrealistek izandako susmoa:

heriotza ezkutatzen da

gauza guztien itzalean.

 

Ez da aurkikuntza berria,

eta halere beti dakar izua.

 

C.K. Williams poetak aipatua du

nola inpresionatu zuen jakiteak

iltze eta mailu soil bat zirela

eroritako diktadore batek

bere herriko jendea hiltzeko

erabiltzen zituen tresnak.

 

Inork ez baitu ikusi nahi

gaizkia hain jantzi umiletan.

Iltze eta mailu batean, kasu,

edo mugikorren baterietan edo

Renault berri baten depositoan.

 

Eta halere beti egon da hor.

 

Antzinakoek ere bazekiten, eta

apenas dudan nire den hitzik

telefonoz deitu didazunean.

 

Enteratu zara. Enteratu naiz.

 

Ez dugu jakin gehiago esaten

eta urrats apalez bueltatu gara gero

oraindik erru papur batzuekin

berriz ere bizitzaren erresumara.