LEIHO BAT ZABALIK
Jabier Muguruzarentzat
Kaleak ez dauka izenik,
eta bera ere gorpu da
poliziaren izaren azpian.
Hartaz geratzen da bakarrik...
leiho bat zabalik.
Auzoak ez daki zergatik,
beti agurtzen zuten elkar:
ez daki hil nahi ote zuen
edo akaso ez-bizi soilik.
Leiho bat zabalik.
Hilabete joan da jadanik,
presaka pasa naiz gaur
eta iragan da iragana.
Hartaz geratzen da soilik...
leiho bat zabalik.
Nik ez dakit zergatik;
inork itxi ez duelako den
edo orain beste norbaitek
zabaltzen duelako jadanik.
Leiho bat zabalik.