Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2024, narrazioa
2012, poesia
 

 

GURE ABIZENA

 

 

Bada Argentinako torturatzaile ezagun bat

eta bada hemen torturatu ezezagun sorta bat

guztiak abizen berarekin sinatzen dutenak.

 

Motza eta polita, gure aita zenaren hitzetan,

eta gero bi kolpetan ahoskatzen zuen, irmo,

esateko modu hori beste azalpenik eman gabe.

 

Ez dakit zer unetan bereizten diren hala

enbor genealogiko bakarreko adaxkak

haize sasoietan elkar kolpatzera heltzeko,

baina akaso halatsu dira gauzak gizaldi guztietan

Kain eta Abelen sasoietatik hasita honaino.

 

Gutxitan hautatzen du norberak bere leinua.

 

Toponimo baten lainotan galtzen da sorburua

eta han arbaso urrun batzuek nekazari eskuz

lotzen dituzte elkarrekin izuaren bi muturrak,

inori ukatu gabe gau bateko platera eta ohantzea.