DYLAN THOMAS
ETERNITATEAZ MINTZO ZAIT
“mutiko batzuk udan igeri
hondakin artean; eternoak dira”
gero liburua itxi
eta hari besarkatuta
lokartu naiz
esnatu eta
lerro eder batzuk
etorri zaizkit jada
beste mundu batekoak
“hondakin artean; eternoak dira
mutiko batzuk udan igeri”