Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2024, narrazioa
2012, poesia
 

 

ISTRIPUA

 

 

Giza arnas mehe bat

metal anabasaren erdian.

Hau zen bizitza, beraz.

 

Errepidean hedatu dira maletak,

soineko bat, lehorgailua.

Kontuz, dio norbaitek.

 

Kontuz, errepikatu dugu.

Arriskua aipatuz

erabat ulertu gabe.

 

Helikoptero medikoa

pausatu eta badoa,

eta bueltan goaz bidera

 

lehengo ia denak.

Pixka bat motelago

baina hasieran bakarrik.

 

Gu izan gintezkeen, diozu,

eta akaso baginen

baina soilik ez orain.