EOLO
Garrantzitsua iruditu zaio norbaiti
jainko zahar baten izena oroitzea
errepide bazterreko horma batean:
harekin identifikatuta sentituko da.
Virgiliok kontatuta dakigu kateekin
mantentzen zituela preso haizeak
eta baliteke horregatik izatea.
Gazte bat irudikatu dut nik, gauez,
berez dagokiguna baino gehixeago
irauteko gogo hutsak bultzatuta,
autoen tartekako argiengatik salbu
ikusezin zaion zerbait izkiriatzen.