Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2024, narrazioa
2012, poesia
 

 

HERRIA

 

Herria da denok

herria da inor ez

Miquel Marti i Pol

 

 

Herria da mozkor harrotu bat,

da ezertan ari ez den neskatxa bat

    etxeren baten atarian,

da fiskal bat aparkatzeko kanbio bila,

da amaginarreba liskarra hastean

    sukaldera isilik apartatzen.

 

Herria da ahaztutako aterki bat

    zorrek itotako tabernan,

da euri-zirina sekula amaituko ez duten

    trenbidea umeltzen,

da alkandora leun zeharkatzen duen labana,

da aitzakia baten premia futbolera joateko

    ballet erakustaldira beharrean,

da maitaleen bertigoa aldirietan elkar agurtzean.

 

Herria da beldurra bazkatzen duen kontable amateur bat,

da larunbat gauez kale ilunean jarraika duzun itzala,

da berrogei urte beti inoren etxeko

    zikinak garbitzen eta zertarako.

 

Herria da inori esaten entzun ez diozun

    xuxurla baten susmoa jendetzan,

da modaz pasatutako diskoteka

    lehertu bat jada dantzaririk gabe,

da zu eta da ni eta da gu direnik ere

    ez dakizkigun gainontzeko guztiak.

 

Herria da subiranoa, etc., etc.

 

Herria da gezur bat herriak bere buruari

    errepikatzen diona ispiluko irribarreari

    eutsi ahal izateko.