Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2024, narrazioa
2012, poesia
 

 

GIZONAK

 

 

Batzuetan

kalean gurutzatzen ditudan gizonek

errekonozitu egiten naute.

 

Zaharrak izaten dira batzuk

baina badaude gazteak ere,

bakarka edo taldean.

 

Nik ez ditut ezagutzen

baina igartzen didate zerbait

anaitzen gaituena.

 

Haiek badakite

nik dakidan bezala,

eta diosalik gabe

agurtzen dugu elkar.

 

Gero jarraitzen dugu

bakoitzak bere bidean

elkarren oso ezberdin

susmatzen ez ditugun bizitzetara.