Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ezra Pound
itzulpena: Luigi Anselmi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-10-5
Ezra Pound
1885-1972
 
Poesia kaiera
Ezra Pound
itzulpena: Luigi Anselmi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-10-5
aurkibidea
Erosi: 9,50
Ebook: 3,12
 

 

Gerraren etorrera: Aktaeon

 

Leteoren irudi bat

          eta landak

Argi motelez beterik

          urre kolore baina,

Labar urdinabarrak,

          eta haien azpian

Itsaso bat

Hartoka baino lakarragoa,

          egongaitz, nekaezina;

Jainkoen higidura duten

           Gorako formak,

Eite lanjerosa;

          Eta norbaitek esan zuen orduan:

“Hau de Aktaeon”

          Urrezko zango-babesak daramatzan Aktaeon bera!

Larre ederren gainean,

Zelai horren begitarte hotzaren gainean,

egongaitz, nekaezina

antzinako herri bateko jende samalda handiak,

segitalde isila.

 

The Coming of War: Actaeon

An image of Lethe, / and the fields / Full of faint light / but golden, / Gray cliffs, / and beneath them / A sea / Harsher than granite, / unstill, never ceasing; / High forms / with the movement of gods, / Perilous aspect; / And one said: / “This is Actaeon.” / Actaeon of golden greaves! / Over fair meadows, / Over the cool face of that field, / Unstill, ever moving, / Hosts of an ancient people, / The silent cortege.